Jauzi edukira

Ongi etorri Planet KDEra

Hau, KDE komunitateko laguntzaileek euren blogetan, hizkuntza ezberdinetan, idazten dutena biltzen duen jario multzokatzaile bat da

Asteartea, 2026(e)ko otsailak 24

Asteartea, 2026(e)ko otsailak 24. Gaurkoan KDEk, KDE Plasma 6(a)ren akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du, 6.6.1 bertsioa duena.

Plasma 6.6 2026(e)ko otsailean argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.

Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen astebeteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats konponketak txikiak baina garrantzitsuak izan ohi dira eta haien artean daude:

Ikusi aldaketen egunkari osoa

Asteartea, 2026(e)ko otsailak 17

Plasma 6.6k zure egunerokoa ahalik eta errazen egiten du, unibertso ezaguneko mahaigain moldakorrena bihurtu duten malgutasuna eta ezaugarriak galdu gabe.

Helburu hori gogoan, Plasmaren erabilerraztasuna eta irisgarritasuna hobetu ditugu, eta ezaugarri praktiko berriak gehitu ditugu.

Ezagutu zer dagoen berri eta nola erabili beheko (ia erabat ikusizkoa den) gidan:

A script element has been removed to ensure Planet works properly. Please find it in the original post.
A script element has been removed to ensure Planet works properly. Please find it in the original post.

Nabarmentzekoak

Pantailako teklatua

Gure pantailako teklatu berri eta hobetu honekin gozatu

Spectacle-ren testu-ezagutza

Pantaila-argazkietatik testua atera Spectacle-ekin

Plasma Setup

Sortu erabiltzaile-kontu bat sistema-eragilea instalatu ondoren

Ezaugarri berriak

Ingurunearen itxura eta izaera neurrira egokitzea gustuko dutenek, orain, egun duten ezarpena gai global berri bihurtu dezakete! Neurrira egindako gai global berri hau eguneko eta gaueko gaien artean aldatzeko funtzionalitaterako erabil daiteke.

Aplikazioen itxura modu sotilagoan aldatzeko modua, marko guztien kolorearen intentsitatea aldatzea da:

Emojien azal-tonua errazago aukeratu (Meta+.) azal-tonu hautatzaile berriari esker.

Plasma 6.6ren helburu nagusietako bat ohiko lan-fluxuak bizkortzea izan da. Beraz, sistemak kamara bat badu, Wi-Fi sare batera azkar konekta zaitezke haren QR kodea eskaneatuta:

Kokatu saguaren erakuslea ataza-barran, soinua jotzen ari den edozein aplikazioren ikonoaren gainean, eta kiribildu bolumena doitzeko:

Eta klik bat aurreztu Leiho-zerrenda trepetan Ireki gainetik igarotzean gaituz. Uneko mahaigainean edo jardueran ez dauden leihoak iragazteko aukera ere baduzu:

Alt tekla sakatuta eutsi, eta egin klik bikoitza mahaigaineko fitxategi edo karpeta batean haren propietateak irekitzeko:

Irisgarritasuna

Guztiok Plasma erabili eta gozatu ahal izan dezagun, irisgarritasuna arlo guztietan nabarmen hobetu dugu.

Kolore-itsutasuna baduzu, begiratu Sistema-ezarpenetako Irisgarritasuna orrialdean, Kolore-itsutasunaren zuzenketa. Plasma 6.6k gris-eskalako iragazki berri bat gehitzen du, eta guztira lau iragazki dira kolore-itsutasun mota ezberdinak kontuan hartzen dituztenak:

Ikusmen-urritasuna duenentzako hobekuntzen arloan jarraituz, Zoom eta lupa eginbideak jarraipen-modu berri bat jaso du; modu horrek saguaren erakuslea beti pantailan erdiratuta mantentzen du. Horrela, guztira lau modu ditu:

Gainera, Waylanden "Tekla motelak" funtziorako euskarria gehitu dugu, baita irisgarritasuneko "Mugimendu murriztua" ezarpen estandarra ere.

Pantaila-argazkiak eta pantaila-grabazioa

Irisgarritasunaz ari garela, Spectacle-k, orain, eskaneatutako irudietako testua ezagutu eta atera dezake. Horrek, besteak beste, ikusmen-urritasuna duten erabiltzaileentzako ordezko (alt) testuak erraz idaztea errazten du:

Pantaila-grabazio batetik leihoak iragazteko aukera ere baduzu, leihoen titulu-barran eskuineko klik egitean agertzen den laster-menuko aukera berezi bat hautatuta:

Alegiazko teklatua

Plasma 6.6k pantailako teklatu berri bat dakar! Eman ongietorria Plasma teklatu berritzaileari:

Plasma Setup

Plasman exekutatzen den lehen morroi berria da Plasma Setup , eta erabiltzaile-kontuak instalazio-prozesutik aparte sortu eta konfiguratzen ditu.

Plasma Setup erabilita, sistema-eragilea instalatzeko eta diskoa partiziotan banatzeko prozesu teknikoak erabiltzaileari begirako urratsetatik bereizita kudeatu daitezke; hala nola kontu bat ezartzea, sare batera konektatzea eta abar. Horri esker besteak beste erabilera-kasu garrantzitsu hauek errazten dira:

  • Gailuetan Plasma aurrez instalatuta bidaltzen duten enpresak
  • Bizitza berria emateko, ordenagailuak Plasmarekin zaharberritzen dituzten enpresak edo karitate-erakundeak
  • Plasma duen ordenagailu bat oparitzea edo saltzea, jabe berriari aurreko jabearen datuetara sarbiderik eman gabe

Baina hori ez da guztia…

Plasma 6.6 berrikuntza eta hobekuntzaz beteta dator, besteak beste:

  • Alegiazko mahaigainak pantaila nagusian bakarrik izateko aukera
  • Plasmarako aukerako saio-kudeatzaile berri bat
  • Ingurune-argi sentsoreak dituzten gailuetan, aukerako distira automatikoki doitzea
  • Joko-aginteak sarrera-gailu arrunt gisa erabiltzeko aukerako euskarria
  • Letra-tipoak Discover software-gunetik instalatzeko aukera, bateragarriak diren sistema-eragileetan
  • Prozesuen lehentasuna hautatzeko aukera Sistema-begiralean
  • Web-arakatzailea eta Audioaren bolumena trepeta autonomoen leihoak irekita iltzatu daitezke
  • USB sarbide-eskaeretarako euskarria eta beste baimen-eskaera batzuen itxura berritua
  • Animazio leunagoak freskatze-maiztasun handiko pantailetan

Aldaketen zerrenda osoa ikusteko, behatu Plasma 6.6ren aldaketa-egunkari osoa.

Björn Balazsen oroimenez

Irailean, Björn Balazs gure lagun ona galdu genuen minbiziaren eraginez.

Kolaboratzaile aktibo eta sutsua izanik, larriki gaixo zegoen arren, bere Privact proiekturako bilerak ohetik egiten jarraitu zuen Akademy 2025ean.

Bere ustez jendeak merezi duen pribatutasuna eta teknologiaren gaineko kontrola lortzen laguntzeko zuen grinak sortzen ditu FLOSSeko legendak.

Björn, zure falta biziki sentitzen dugu eta kaleratze hau zuri eskainia dago.

Asteartea, 2026(e)ko otsailak 3

gcompris 26.0

Gaurkoan GCompris 26.0 bertsioa argitaratzen dugu.

Irakasleentzako gure tresna osagarriaren aurreneko bertsio ofiziala ere kaleratzen dugu: GCompris-teachers! Ikastetxeak orrialdean honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Bertsio berri honek 197 jarduera ditu, 2 berri haien artean:

  • "Marrazteko gurpilak"\ hortz dun gurpil batean biratzen duen engranaje bat erabiliz marrazteko jarduera bat da.
  • "Aukera anitzeko galderak" MCQ jarduera bat da. Jakizu jarduera hau era lehenetsian ezkutuan dagoela. GCompris-teachers-etik harentzako datu-multzo batzuk bidali ondoren ikusgai jartzen da.

Jarduera askotan akats konponketak eta hainbat jardueratan hobekuntzak ere baditu.

Bi hizkuntza gehiagorako itzulpenak kaleratzen ditugu: Kannada eta tamilera.

Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Hebreera
  • Kroaziera
  • Italiera
  • Lituaniera
  • Letoniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Esloveniera
  • Albaniera
  • Suediera
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntzatan ere, hein batean, itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%87)
  • Bielorrusiera (%83)
  • Txekiera (%98)
  • Alemana (%92)
  • EBko ingelesa (%96)
  • Esperantoa (%96)
  • Estoniera (%86)
  • Finlandiera (%91)
  • Galiziera (%97)
  • Hungariera (%97)
  • Indonesiera (%98)
  • Georgiera (%88)
  • Kannada (%85)
  • Mazedoniera (%81)
  • Norvegiera Nynorsk (%89)
  • Portugesa (%85)
  • Errumaniera (%97)
  • Errusiera (%97)
  • Sanskritoa (%97)
  • Eslovakiera (%78)
  • Swahilia (%88)
  • Tamilera (%84)
  • Txinera tradizionala (%85)

zama-jaisteko orrialdean bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, eta Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztioi,
Timothée eta Johnny

Asteartea, 2026(e)ko urtarrilak 13

Asteartea, 2026(e)ko urtarrilak 13. Gaurkoan KDEk, KDE Plasma 6(a)ren akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du, 6.5.5 bertsioa duena.

Plasma 6.5 2025(e)ko urrian argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.

Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen hilabeteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats konponketak txikiak baina garrantzitsuak izan ohi dira eta haien artean daude:

Ikusi aldaketen egunkari osoa

Asteartea, 2025(e)ko abenduak 9

Asteartea, 2025(e)ko abenduak 9. Gaurkoan KDEk, KDE Plasma 6(a)ren akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du, 6.5.4 bertsioa duena.

Plasma 6.5 2025(e)ko urrian argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.

Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen hiru asteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats konponketak txikiak baina garrantzitsuak izan ohi dira eta haien artean daude:

Ikusi aldaketen egunkari osoa

Asteartea, 2025(e)ko maiatzak 20

gcompris 25.1 and 4.3.1

Gaurkoan GCompris 25.1 bertsioa argitaratzen dugu.

Hainbat jardueratarako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.

Ondoko hizkuntzatan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Galiziera
  • Kroaziera
  • Hungariera
  • Indonesiera
  • Italiera
  • Lituaniera
  • Letoniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Errumaniera
  • Errusiera
  • Sanskritoa
  • Esloveniera
  • Albaniera
  • Suediera
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntzatan ere hein batean itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%90)
  • Bielorrusiera (%86)
  • Txekiera (%98)
  • Alemana (%87)
  • EBko ingelesa (%99)
  • Esperantoa (%99)
  • Estoniera (%88)
  • Finlandiera (%93)
  • Hebreera (%97)
  • Georgiera (%86)
  • Mazedoniera (%83)
  • Norvegiera Nynorsk (%92)
  • Portugesa (%87)
  • Eslovakiera (%81)
  • Swahilia (%91)
  • Txinera tradizionala (%87)

zama-jaisteko orrian bertsio berri honetarako GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian ere.

GCompris 4.3.1 bertsioa ere argitaratzen dugu.

Hau 32 biteko sistemetarako mantentze bertsio bat da atzerantz eratorritako akatsen konponketa batzuk baino ez dituena.

Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny

Asteazkena, 2025(e)ko urtarrilak 29

gcompris 25.0

Gaurkoan GCompris 25.0 bertsioa argitaratzen dugu.

Ikus dezakezunez, orain, bertsioaren zenbaki nagusia argitalpen urtean oinarritzen dugu. Zentzuzkoa da, urtean argitalpen nagusi bat egiten baitugu. Gainera, GCompris-en 25 urteak ospatzeko ere aukera ona da.

Bertsio honek beste hizkuntza baterako itzulpenak gehitzen ditu: sanskritoa.

Bertsio berri honek 195 jarduera ditu, 5 berri haien artean:

  • "Sketch" era askean marrazteko jarduera bat da, haurrek haien sormena esploratzeko tresna ugari dituena.
  • "Kalkulatu hamarrerako osagarriarekin" aurrez zegoen hamarrerako osagarria jardueraren jarraipena da. Honek haurrei batuketa bat erraz kalkulatzeko zenbakiak trukatzen laguntzen die.
  • "Batuketa bertikala" batuketa bat idatzi eta hura ebazteko jarduera bat da.
  • "Kenketa bertikala", batzeko jardueraren antzekoa kenketarako, birtaldekatuz hartzeko metodoa erabiliz.
  • "Kenketa bertikala (konpentsazioa)", birtaldekatuz hartzeko metodoa erabiltzen duen kenketaren antzekoa da.

Jarduera askorako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.

Irakasleen laguntzarekin, argiago egiteko, jardueren deskribapenen zati handi bat berridatzi dugu.

Menuan hizkuntza aldatzen dugunean, orain, hizkuntza berri zuzenean aplikatzen da, GCompris berrabiarazi beharrik gabe.

Alderdi teknikoan, Qt6 erabiltzen duen lehen bertsioa da.

Errendatzaile grafikoa, Windows-en, era lehenetsian, direct3d11-ra ezarri dugu.

Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Galiziera
  • Kroaziera
  • Hungariera
  • Italiera
  • Letoniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Errumaniera
  • Sanskritoa
  • Esloveniera
  • Suediera
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntza hauetan ere, hein batean, itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%90)
  • Bielorrusiera (%86)
  • Txekiera (%98)
  • Alemana (%88)
  • EBko ingelesa (%99)
  • Esperantoa (%99)
  • Estoniera (%88)
  • Finlandiera (%91)
  • Hebreera (%96)
  • Indonesiera (%93)
  • Georgiera (%85)
  • Lituaniera (%92)
  • Mazedoniera (%83)
  • Norvegiera Nynorsk (%94)
  • Portugesa (%89)
  • Errusiera (%92)
  • Eslovakiera (%82)
  • Albaniera (%98)
  • Swahilia (%92)
  • Txinera tradizionala (%88)

zama-jaisteko orrian bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, eta Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztioi,
Timothée eta Johnny

Osteguna, 2024(e)ko azaroak 28

gcompris 4.3

Gaurkoan GCompris 4.3 bertsioa argitaratzen dugu.

Jarduera askotarako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.

Ondoko hizkuntzatan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • EBko ingelesa
  • Esperantoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Galiziera
  • Kroaziera
  • Hungariera
  • Indonesiera
  • Italiera
  • Lituaniera
  • Letoniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Norvegiera Nynorsk
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Errumaniera
  • Errusiera
  • Esloveniera
  • Albaniera
  • Suediera
  • Swahilia
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntzatan hein batean ere itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%97)
  • Bielorrusiera (%87)
  • Txekiera (%97)
  • Alemana (%96)
  • Estoniera (%96)
  • Finlandiera (%95)
  • Hebreera (%96)
  • Mazedoniera (%90)
  • Portugesa (%96)
  • Eslovakiera (%84)
  • Txinera tradizionala (%96)

zama-jaisteko orrian bertsio berri honetarako GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOS-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian ere.

Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny

Osteguna, 2024(e)ko irailak 19

gcompris 4.2

Gaurkoan GCompris 4.2 bertsioa argitaratzen dugu.

Jarduera askorako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.

Bertsio honek letonieraren itzulpenak gehitzen ditu.

Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • EBko ingelesa
  • Esperantoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Galiziera
  • Kroaziera
  • Hungariera
  • Indonesiera
  • Italiera
  • Lituaniera
  • Letoniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Norvegiera Nynorsk
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Errumaniera
  • Errusiera
  • Esloveniera
  • Albaniera
  • Suediera
  • Swahilia
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntza hauetan ere, hein batean, itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%97)
  • Bielorrusiera (%87)
  • Txekiera (%97)
  • Alemana (%96)
  • Estoniera (%96)
  • Finlandiera (%95)
  • Hebreera (%96)
  • Mazedoniera (%90)
  • Portugesa (%96)
  • Eslovakiera (%84)
  • Txinera tradizionala (%96)

zama-jaisteko orrian bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOS-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztioi,
Timothée eta Johnny

Asteazkena, 2024(e)ko maiatzak 22

gcompris 4.1

Gaurkoan GCompris 4.1 bertsioa argitaratzen dugu.

Jarduera askorako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.

Ondoko hizkuntzatan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Galiziera
  • Kroaziera
  • Hungariera
  • Italiera
  • Lituaniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Norvegiera Nynorsk
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Errumaniera
  • Errusiera
  • Esloveniera
  • Suediera
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntzatan hein batean ere itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%97)
  • Bielorrusiera (%86)
  • Txekiera (%95)
  • Alemana (%95)
  • EBko ingelesa (%95)
  • Esperantoa (%99)
  • Estoniera (%95)
  • Finlandiera (%94)
  • Hebreera (%95)
  • Indonesiera (%99)
  • Mazedoniera (%90)
  • Portugesa (%95)
  • Eslovakiera (%83)
  • Albaniera (%99)
  • Swahilia (%99)
  • Txinera tradizionala (%95)

zama-jaisteko orrian bertsio berri honetarako GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOS-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny