Gaurkoan KDEk, KDE Plasma 6(a)ren akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du, 6.7.6 bertsioa duena.
Plasma 6.7 2026(e)ko ekainean argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.
Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen bi hilabeteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats konponketak txikiak baina garrantzitsuak izan ohi dira eta haien artean daude:
Gaurkoan KDEk, KDE Plasma 6(a)ren akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du, 6.8.2 bertsioa duena.
Plasma 6.8 2026(e)ko urrian argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.
Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen astebeteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats konponketak txikiak baina garrantzitsuak izan ohi dira eta haien artean daude:
Gaurkoan KDEk, KDE Plasma 6(a)ren akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du, 6.8.1 bertsioa duena.
Plasma 6.8 2026(e)ko urrian argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.
Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen astebeteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats konponketak txikiak baina garrantzitsuak izan ohi dira eta haien artean daude:
Plasma 6.8 egun oso berezi batean argitaratzen da: KDEren 30. urteurrenean. Gaur, KDE komunitateak munduari software libre eta sorburu irekiko bikainena eskaintzen daramatzan hiru hamarkadak ospatzen ditugu.
Plasma 6.8 ez da salbuespena, erabiltzaile-esperientziaren atal askotan eta gainazalaren azpian hobekuntzak eskaintzen baititu.
6.8ren ardatza Plasma etorkizunera proiektatzea da: berehala nabarituko dituzun aldaketak gehitzen ditu, eta datozen hamarkadetako zerbitzurako oinarria ezartzeko diseinatutako hobekuntza handi baina sotilekin uztartzen ditu.
Murgil zaitez eta biharko mahaigain-ingurunearen itxura nolakoa den ezagutu!
Ikusi KDEren dokumentala The Story of Free Software Underdogs, gauean, urriaren 14an, 19:00etan CEST.
A script element has been removed to ensure Planet works properly. Please find it in the original post.
A script element has been removed to ensure Planet works properly. Please find it in the original post.
Gaur bertan erabil ditzakezun hobekuntzak
Irisgarritasun hobea
Kontrol digitala guztion eskura jartzeko egiten dugun etengabeko ahaleginaren barruan, «egonaldi-klikagailua» eginbide berri batek sagu-klik bat bidal dezake erakuslea mugitzeari uzten dionean. Mugikortasun-arazoak dituzten erabiltzaileentzat bereziki diseinatuta dagoenez, sistema modu horretan erabiltzeko ez da kanpoko aplikaziorik behar; orain barruan integratuta dago!
Mundu osoko erabiltzaile gehiagorengana iristen
Plasma 6.8k Bikram Sambat egutegiaren euskarria gehitu du Erloju digitalean, eta amharera hizkuntzarena pantailako teklatuan. Azken bertsioetan Plasma mahaigain benetan unibertsala bihurtzeko ahaleginean txertatutako dozenaka gehigarriren arteko beste bi besterik ez dira.
Bikram Sambat egutegia
Amharerazko pantailako teklatua
Sistema gainbegiratzea
Plasmaren Sistemaren Begiraleari esker zure sistemaren gaineko kontrol-maila handia lor dezakezu. Plasma 6.8n, begiraletik bertatik, konputazio-zama handiko zereginak zuk hautatutako PUZei bakarrik esleitu eta makina arin ibiltzen mantendu dezakezu.
Zure VRAMa ere errazago gainbegira dezakezu, orain zama irakurtzeko erraza den ehuneko gisa erakusten baitu.
Urruneko mahaigaina
Plasmaren barruko urruneko mahaigain-zerbitzariak eskaintzen duen esperientzia leuntzen denbora asko eman dugu. Plasma 6.8n, honako hobekuntza hauek gozatu ahal izango dituzu — eta bidean gehiago daude:
Errendimendu eta kalitate askoz hobeak, sare moteletara eta bizkor aldatzen den pantaila-edukira egokituz, latentziari eta erantzuteko gaitasunari lehentasuna ematen die.
Modu esklusiboak, aukeran, zerbitzariaren pantaila giltzatzen du eta bezeroari haren leiho-neurriarekin zehazki bat datorren alegiazko pantaila bat ematen dio.
Bi noranzkoetarako arbel-sinkronizazioak zerbitzariaren eta bezeroaren artean edukia trukatzea errazten du.
Eginbide hauek haiek onartzen dituzten urruneko mahaigain-bezero aplikazioetan bakarrik izango dute eragina.
Pantaila igortzea eta grabatzea
Spectaclek orain pantaila-grabazioetan, aukeran, sistemaren audioa eta mikrofonoaren sarrera sar ditzake, grabazio bat narratzea edo gertatzen ari den guztia zehaztasunez grabatzea ahalbidetuz.
Plasmaren pantaila partekatzeko atariaren elkarrizketa-koadroak, lehendik dagoen pantaila bat partekatu beharrean, alegiazko pantaila bat sortzeko aukera ematen dizu. Plasma 6.8n, bereizmena 1920 × 1080ko bereizmenera soilik mugatu ordez, orain alegiazko pantailaren bereizmena zehaztu dezakezu.
Gainera, pantaila-grabazioen eta pantaila-igorpenen kalitatea hobetu da.
Itxura atseginagoko hirugarrenen aplikazio-leihoak
Leiho-arauen euskarria gehitu dugu, ikusizko xehetasunak eskaini ezin dituzten bezero-aldean apaindutako leihoei mahaigaineko itzalak, ingeradak eta ertz biribilduak gehitzeko. Plasma 6.8k Steamerako halako arau bat dakar, Plasman etxekoago senti dadin.
AurretikOndoren
Leiho-kudeaketa
Lasterbide global berriak gehitu ditugu erabiltzaile aurreratuei irekitako leihoak Ataza-kudeatzailea trepetarekin kudeatzen laguntzeko. Meta + Ktrl + Orria gora edo Orria behera sakatuta, aurreko eta hurrengo atazen artean ibil zaitezke. Maius ere sakatuta edukiz, ataza aktiboa atzera eta aurrera mugi dezakezu.
Datozen hamarkadetarako oinarriak ezartzen
Gaiak
Duela lau hilabete, Plasma 6.7k Union gaietarako sistema berriaren alfa argitalpen bat ekarri zuen, Qt Quick aplikazioei estiloa ezartzeko duen gaitasuna erakutsiz.
Plasma 6.8k horren gainean eraikitzen du Unionen beta argitalpen batekin: Qt Quick gai-ezarpenerako fintzeak ez ezik, Qt Widgets aplikazioei estiloa ezartzeko gaitasuna ere badakar! Hor sartzen dira KDEren mahaigaineko aplikazio tradizionalagoak, hala nola Dolphin, Kate eta Konsole.
Union oraindik era lehenetsian erabiltzeko guztiz prest ez badago ere, Plasma 6.8k gero eta hurbilago jartzen du KDEren produktu guztiei, eta gehiagori, estiloa ezartzeko erreferentzia-iturri bakarra izatetik. Unionen uneko egoerari buruz gehiago jakiteko, irakurri Arjenen eta Akseliren blog-sarrerak.
Union probatzeko, ziurtatu union paketea instalatuta dagoela (izena banaketaren arabera alda daiteke), aplikatu «Breeze (Union)» Sistemaren ezarpenak → Koloreak eta gaiak → Aplikazio-estiloa atalean, eta gero berrabiarazi aplikazioak edo sistema.
Aplikazioek ohiko Breeze gaiarekin duten itxuraren ia berdina izatea espero da. Unioni berari dagokion arazo bat aurkitu baduzu, mesedez, jakinarazi.
Zeure Union estiloa sortzen esperimentatzeko interesa baduzu, Unionen dokumentazioan gehiago jakin dezakezu.
Wayland
30 urte mugarri ikusgarria da KDE bezalako komunitate batentzat. Baina are zaharragoa da X Window System agurgarria (edo «X11»), 1984an lehen aldiz argitaratua! 42 urtez zerbitzu leiala eman ondoren, Plasman X11 saioak abiarazteko euskarria erretiratzen ari da, Wayland sistema berriagoaren erabateko adopzioarekin batera.
X11rekin alderatuta, Waylandek pantaila eta txartel grafiko modernoetarako euskarri hobea eskaintzen du, eta modu aktiboan garatzen da.
Oraindik X11 behar duten banakako aplikazio gutxiek «XWayland» bateragarritasun-geruzaren bidez funtzionatzen jarraituko dute.
KDE aplikazioek X11 onartzen jarraituko dute etorkizun aurreikusgarrian.
Errendimendua, koloreak eta grafikoak
Plasma 6.8n sartutako bizkarraldeko hobekuntzen barruan, aldaketak egin ditugu Plasma azkarrago zamatu eta memoria gutxiago erabil dezan. Discoverren eguneratze-jakinarazleak ere orain memoria gutxiago erabiltzen du.
KWin-ekin, NVIDIA GPUek orain era lehenetsian buffer hirukoitza erabiltzen dute, eta erabiltzaile guztiek itxura hobea duen HDRa izango dute ICC kolore-profil bat erabiltzean. HLG transferentzia-funtziorako euskarria ere gehitu dugu; horrek esan nahi du lehen HDRn funtzionatzen ez zuten media eta aplikazio batzuek orain espero bezala funtzionatzen dutela.
Baina hori ez da guztia…
Plasma 6.8 aldaketa txikiagoez lepo dator, besteak beste:
kscreenctl tresna berri batek pantailak komando-lerrotik kudeatzea errazten du, eta scriptak eta automatizazioa erabiltzeko aukera ere ematen du.
Kup, KDEren babeskopia-tresna, leundu egin da eta orain Plasmaren parte gisa argitaratzen da.
StrongSwan VPNetarako EAP-TTLS autentifikazioaren euskarria gehitu dugu.
Automatikoki abiarazten diren aplikazioak gaitu eta ezgaitu ditzakezu haien sarrerak ezabatu eta berriro sortu beharrik gabe.
Erabili gezi-teklak Pantaila-konfigurazioa atalean pantailak pixelez pixel mugitzeko.
Erabilgarri ez dagoen inprimagailu batekin inprimatzen saiatzean, sistemak abisu-jakinarazpen bat erakusten du.
Orain, pasahitzak bezalako sekretuak arbelean kopiatzean, zergatik ez diren historian sartzen argitzen da.
Emoji-hautatzailea tresnako emojiak orain neurri desberdinetan erakuts daitezke.
…eta akatsen konponketa eta doikuntza txiki kontaezin, Plasma inoiz baino hobea egiteko!
It contains bug fixes and improvements on many activities.
It is fully translated in the following languages:
Arabiera
Bulgariera
Bretoiera
Katalana
Katalana (Valentziera)
Txekiera
Grekoa
Gaztelania
Euskara
Frantsesa
Hebreera
Kroaziera
Italiera
Lituaniera
Letoniera
Malabarera
Nederlandera
Poloniera
Portugesa
Brasileko Portugesa
Errusiera
Eslovakiera
Esloveniera
Albaniera
Suediera
Turkiera
Ukrainera
It is also partially translated in the following languages:
Azerbaijanera (87%)
Bielorrusiera (83%)
Alemana (94%)
EBko ingelesa (96%)
Esperantoa (96%)
Estoniera (86%)
Finlandiera (94%)
Galiziera (97%)
Hungariera (97%)
Indonesiera (98%)
Georgiera (89%)
Kannada (85%)
Mazedoniera (81%)
Norvegiera Nynorsk (89%)
Errumaniera (97%)
Sanskritoa (97%)
Swahilia (88%)
Tamilera (85%)
Txinera tradizionala (85%)
You can find packages of this new version for GNU/Linux, Windows, Android, and Raspberry Pi on the download page. Also this update will soon be available in the Android Play store, the F-Droid repository and the Windows store.
Gaurkoan GCompris 26.1 bertsioa argitaratzen dugu.
Akats konponketak eta hobekuntzak ditu jarduera askotan.
Ondoko hizkuntzatan osorik itzulita dago:
Arabiera
Bulgariera
Bretoiera
Katalana
Katalana (Valentziera)
Grekoa
Gaztelania
Euskara
Frantsesa
Hebreera
Kroaziera
Italiera
Lituaniera
Letoniera
Malabarera
Nederlandera
Poloniera
Brasileko Portugesa
Errusiera
Esloveniera
Albaniera
Suediera
Turkiera
Ukrainera
Ondoko hizkuntzatan ere hein batean itzulita dago:
Azerbaijanera (87%)
Bielorrusiera (83%)
Txekiera (98%)
Alemana (93%)
EBko ingelesa (96%)
Esperantoa (96%)
Estoniera (86%)
Finlandiera (92%)
Galiziera (97%)
Hungariera (97%)
Indonesiera (98%)
Georgiera (88%)
Kannada (85%)
Mazedoniera (81%)
Norvegiera Nynorsk (89%)
Portugesa (85%)
Errumaniera (97%)
Sanskritoa (97%)
Eslovakiera (78%)
Swahilia (88%)
Tamilera (84%)
Txinera tradizionala (85%)
zama-jaisteko orrian bertsio berri honetarako GNU/Linux, Windows, Android eta Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian ere.
Gaurkoan GCompris 26.0 bertsioa argitaratzen dugu.
Irakasleentzako gure tresna osagarriaren aurreneko bertsio ofiziala ere kaleratzen dugu: GCompris-teachers! Ikastetxeak orrialdean honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
Bertsio berri honek 197 jarduera ditu, 2 berri haien artean:
"Marrazteko gurpilak"\ hortz dun gurpil batean biratzen duen engranaje bat erabiliz marrazteko jarduera bat da.
"Aukera anitzeko galderak" MCQ jarduera bat da. Jakizu jarduera hau era lehenetsian ezkutuan dagoela. GCompris-teachers-etik harentzako datu-multzo batzuk bidali ondoren ikusgai jartzen da.
Jarduera askotan akats konponketak eta hainbat jardueratan hobekuntzak ere baditu.
Bi hizkuntza gehiagorako itzulpenak kaleratzen ditugu: Kannada eta tamilera.
Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:
Arabiera
Bulgariera
Bretoiera
Katalana
Katalana (Valentziera)
Grekoa
Gaztelania
Euskara
Frantsesa
Hebreera
Kroaziera
Italiera
Lituaniera
Letoniera
Malabarera
Nederlandera
Poloniera
Brasileko Portugesa
Esloveniera
Albaniera
Suediera
Turkiera
Ukrainera
Ondoko hizkuntzatan ere, hein batean, itzulita dago:
Azerbaijanera (%87)
Bielorrusiera (%83)
Txekiera (%98)
Alemana (%92)
EBko ingelesa (%96)
Esperantoa (%96)
Estoniera (%86)
Finlandiera (%91)
Galiziera (%97)
Hungariera (%97)
Indonesiera (%98)
Georgiera (%88)
Kannada (%85)
Mazedoniera (%81)
Norvegiera Nynorsk (%89)
Portugesa (%85)
Errumaniera (%97)
Errusiera (%97)
Sanskritoa (%97)
Eslovakiera (%78)
Swahilia (%88)
Tamilera (%84)
Txinera tradizionala (%85)
zama-jaisteko orrialdean bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, eta Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.
Gaurkoan GCompris 25.1 bertsioa argitaratzen dugu.
Hainbat jardueratarako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.
Ondoko hizkuntzatan osorik itzulita dago:
Arabiera
Bulgariera
Bretoiera
Katalana
Katalana (Valentziera)
Grekoa
Gaztelania
Euskara
Frantsesa
Galiziera
Kroaziera
Hungariera
Indonesiera
Italiera
Lituaniera
Letoniera
Malabarera
Nederlandera
Poloniera
Brasileko Portugesa
Errumaniera
Errusiera
Sanskritoa
Esloveniera
Albaniera
Suediera
Turkiera
Ukrainera
Ondoko hizkuntzatan ere hein batean itzulita dago:
Azerbaijanera (%90)
Bielorrusiera (%86)
Txekiera (%98)
Alemana (%87)
EBko ingelesa (%99)
Esperantoa (%99)
Estoniera (%88)
Finlandiera (%93)
Hebreera (%97)
Georgiera (%86)
Mazedoniera (%83)
Norvegiera Nynorsk (%92)
Portugesa (%87)
Eslovakiera (%81)
Swahilia (%91)
Txinera tradizionala (%87)
zama-jaisteko orrian bertsio berri honetarako GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian ere.
GCompris 4.3.1 bertsioa ere argitaratzen dugu.
Hau 32 biteko sistemetarako mantentze bertsio bat da atzerantz eratorritako akatsen konponketa batzuk baino ez dituena.
Gaurkoan GCompris 25.0 bertsioa argitaratzen dugu.
Ikus dezakezunez, orain, bertsioaren zenbaki nagusia argitalpen urtean oinarritzen dugu. Zentzuzkoa da, urtean argitalpen nagusi bat egiten baitugu. Gainera, GCompris-en 25 urteak ospatzeko ere aukera ona da.
Bertsio honek beste hizkuntza baterako itzulpenak gehitzen ditu: sanskritoa.
Bertsio berri honek 195 jarduera ditu, 5 berri haien artean:
"Sketch" era askean marrazteko jarduera bat da, haurrek haien sormena esploratzeko tresna ugari dituena.
"Kalkulatu hamarrerako osagarriarekin" aurrez zegoen hamarrerako osagarria jardueraren jarraipena da. Honek haurrei batuketa bat erraz kalkulatzeko zenbakiak trukatzen laguntzen die.
"Batuketa bertikala" batuketa bat idatzi eta hura ebazteko jarduera bat da.
"Kenketa bertikala", batzeko jardueraren antzekoa kenketarako, birtaldekatuz hartzeko metodoa erabiliz.
"Kenketa bertikala (konpentsazioa)", birtaldekatuz hartzeko metodoa erabiltzen duen kenketaren antzekoa da.
Jarduera askorako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.
Irakasleen laguntzarekin, argiago egiteko, jardueren deskribapenen zati handi bat berridatzi dugu.
Menuan hizkuntza aldatzen dugunean, orain, hizkuntza berri zuzenean aplikatzen da, GCompris berrabiarazi beharrik gabe.
Alderdi teknikoan, Qt6 erabiltzen duen lehen bertsioa da.
Errendatzaile grafikoa, Windows-en, era lehenetsian, direct3d11-ra ezarri dugu.
Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:
Arabiera
Bulgariera
Bretoiera
Katalana
Katalana (Valentziera)
Grekoa
Gaztelania
Euskara
Frantsesa
Galiziera
Kroaziera
Hungariera
Italiera
Letoniera
Malabarera
Nederlandera
Poloniera
Brasileko Portugesa
Errumaniera
Sanskritoa
Esloveniera
Suediera
Turkiera
Ukrainera
Ondoko hizkuntza hauetan ere, hein batean, itzulita dago:
Azerbaijanera (%90)
Bielorrusiera (%86)
Txekiera (%98)
Alemana (%88)
EBko ingelesa (%99)
Esperantoa (%99)
Estoniera (%88)
Finlandiera (%91)
Hebreera (%96)
Indonesiera (%93)
Georgiera (%85)
Lituaniera (%92)
Mazedoniera (%83)
Norvegiera Nynorsk (%94)
Portugesa (%89)
Errusiera (%92)
Eslovakiera (%82)
Albaniera (%98)
Swahilia (%92)
Txinera tradizionala (%88)
zama-jaisteko orrian bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, eta Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.
Jarduera askotarako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.
Ondoko hizkuntzatan osorik itzulita dago:
Arabiera
Bulgariera
Bretoiera
Katalana
Katalana (Valentziera)
Grekoa
EBko ingelesa
Esperantoa
Gaztelania
Euskara
Frantsesa
Galiziera
Kroaziera
Hungariera
Indonesiera
Italiera
Lituaniera
Letoniera
Malabarera
Nederlandera
Norvegiera Nynorsk
Poloniera
Brasileko Portugesa
Errumaniera
Errusiera
Esloveniera
Albaniera
Suediera
Swahilia
Turkiera
Ukrainera
Ondoko hizkuntzatan hein batean ere itzulita dago:
Azerbaijanera (%97)
Bielorrusiera (%87)
Txekiera (%97)
Alemana (%96)
Estoniera (%96)
Finlandiera (%95)
Hebreera (%96)
Mazedoniera (%90)
Portugesa (%96)
Eslovakiera (%84)
Txinera tradizionala (%96)
zama-jaisteko orrian bertsio berri honetarako GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOS-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian ere.