Jauzi edukira

GCompris 2.0 argitaratzea

Osteguna, 2021(e)ko abenduak 16 | GCompris


gcompris 2.0

Kaixo,
Atseginez iragartzen dugu GCompris 2.0ren argitalpena. Adin guztietako haurrak hezteko duen balioak eta eskaintzen dituen dibertsio orduek ospakizun-opor hauetarako opari ezin hobea bihurtzen dute.

Jarduera berri eta hobetu ugari ditu. Hona hemen egindako aldaketen laburpen bat.

Jarduera berriak:

  • Haurrentzako sagua, ordenagailu batekin aurreneko aldiz ibiltzen ikasten ari diren umeentzako da.
  • Oware, Afrikako estrategia-joko tradizional bat da, ordenagailuaren aurka edo lagun batekin joka daiteke.
  • Ibilbidea kodetzean, absolutuan nahiz erlatiboan, haurrek jarraibide multzo bat eman behar dute lauki-sare batean definitutako bide bat jarraitzeko.
  • Ibilbidea deskodetzea, absolutua nahiz erlatiboa, alderantzizkoa da. Haurrek jarraibide multzo bati dagokion bide bat sortu behar dute.
  • Kopuruak ikastean, helburua, kopuru bat adierazteko zenbat elementu behar diren zenbatzea da.
  • Zenbaki hamartarrak ikastean, haurrek unitateak zatitzen dituzte zenbaki hamartarren kontzeptua ikasteko.
  • Ikasi hamartarren batuketak eta Ikasi hamartarren kenketek Zenbaki hamartarrak ikastearen oinarri berdinak erabiltzen ditu, oraingoan, eragiketa hauetan trebatzeko.
  • Zenbakiak ordenatzean, haurrak zenbakiak ordena gorakorrean edo beherakorrean ordenatzen treba daitezke.
  • Letrak ordenatzean, haurrak, letrak ordena alfabetikoan edo alderantzizkoan ordenatzen treba daitezke.
  • Perpausak ordenatzea beste urrats bat da, non haurrek perpausa baten zatiak ordenatuz irakurketa eta gramatika landu dezaketen.
  • Posizioak, objektu baten posizio erlatiboa deskribatzeko terminoak ikasteko jarduera bat da.

Hobetutako jarduerak:

  • Elektrizitate analogikoak tutoretza-maila multzo berri bat du.
  • Labirintoa programatzeak begizta eragiketak dituen datu-multzo berri bat du, eta bere tutoretzaren irudiak, orain, itzulita daude.
  • Kapela magikoa jarduerek haur gazteagoentzako datu-multzo berriak dituzte.
  • Eguzki-sisteman, orain, Lurreko egun eta urteak erabiltzen ditugu unitate gisa planeta guztietarako.
  • Geografia jardueretan, mapa guztiak berriz marraztu eta eguneratu dira, proiekzio hobea eta svg formatua erabiliz. Asiako alde bakoitzerako mapa berriak ere gehitu ditugu (Ekialde, Hego-ekialde, Hegoalde, Erdialde eta Mendebaldekoa).
  • Irudi berriak eta ikus-hobekuntzak Hanoï jardueretan, Falta duen letran, Diru jardueretan, Argazki ehiztarian, Margotze errazean eta Tangramen.
  • svg mapak eta buru-hausgarriak sortzen laguntzeko Inkscape hedapen berri bat dugu (https://invent.kde.org/education/gcompris/-/tree/master/tools/inkscape).

... eta beste hainbat zuzenketa eta hobekuntza txiki.


Itzulpenen atalean, GCompris 2.0 33 hizkuntzara itzulita dago. 26tan dago erabat itzulita: azerbaijanera, albaniera, euskara, Brasilgo portugesa, Britainiako ingelesa, katalana, katalana (valentziera), txinera tradizionala, nederlandera, estoniera, finlandiera/suomiera, frantsesa, greziera, hebreera, hungariera, indonesiera, italiera, lituaniera, malabarera, poloniera, portugesa, errumaniera, esloveniera, gaztelania, suediera, ukrainera. 7 daude hein batean itzulita: (alemana (%96), norvegiera Nynorsk (%96), bielorrusiera (%83), mazedoniera (%82), bretoiera (%80), turkiera (%76) eta errusiera (%76)).

Ohikoa den bezala, bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOSrako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny