GCompris 2.1 argitaratzea
Kaixo,
Atseginez jakinarazten dugu GCompris-en 2.1 bertsioa argitaratu dela.
Hau, mantentze-lanak dituen argitalpen bat da, eta 2.0 duten GNU/Linux banaketa guztiek 2.1era eguneratu beharko lukete.
Aldaketa garrantzitsuena da Android bertsio zaharrago batzuetan, aktiboen zama-jaitsierak orain berriz ibili beharko litzatekeela.
Hona hemen egindako aldaketen laburpen bat:
- Ziurtagiria ez izateagatik datuak zama-jaitsi ezin duten Android telefono/tableta zaharragoetan aktiboak zama-jaisteko SSL ziurtagiria kaleratzea (https://bugs.kde.org/show_bug.cgi?id=447572).
- Oreka kaxa eta Ezabatu jardueretako grafikoak eguneratu dira.
- akats bat konpondu
- Hamartarrak ikasteko jardueretan maila aldatzerakoan izozte bat konpontzea.
- Bidea kodetzeko jardueretan teklatu kontrol lerrorako etiketa lodia gehitzea.
- Konpondu amaierara kiribiltzean jardueren zerrenda botoia ikusgai ez egotea.
- Windows-en, kendu HiDPI pantailetako lausotasuna GCompris instalatzean.
Itzulpenei dagokienez:
- Bretoiera eta Mazedoniera osatu dira.
- Txekiera itzuli da (% 80tik gorako itzulpen partziala, oraingoz).
Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, eta macOS-rako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play dendan, F-Droid gordetegian eta Windows dendan. Raspberry Pi-rako paketeak laster egongo dira erabilgarri.
Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny