GCompris 2.4 argitaratzea
Gaurkoan GCompris 2.4 bertsioa argitaratzen dugu.
Plataforma guztietarako paketeen neurria optimizatu dugu eta hitzen kanpoko irudi-multzoena (~%30 txikiagoa).
Zama-jaiste automatikoa ezgaitu bazenuen eta irudi-multzo osoa izan nahi baduzu, konfiguraziora joan eta "Zama-jaitsi hitzen irudi multzo osoa" gainean klik egin beharko zenuke.
"Hitzen irudi multzo osoa instalatuta dago" testua azaltzen da bertsio berriena instalatuta duzunean.
Norvegiera Nynorskerako sarrerako ahotsak erantsi dituzte Karl Ove Hufthammer-reketa Øystein Steffensen-Alværvik-ek. Malaberarako ahotsak osatu ditu Aiswarya Kaitheri Kandoth-ek.
Zenbait jardueretako irudi asko eguneratu dira.
Energia berriztagarria, Uraren zikloa eta Elkarketa logikoak jardueretan akats batzuk konpondu ditugu.
Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOSrako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.
Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny