GCompris 3.1 argitaratzea
Gaurkoan GCompris 3.1 bertsioa argitaratzen dugu.
3.0 bertsioak "Konparatzailea" jardueran errore kritiko bat zuela ohartuta, arazoa konpontzeko 3.1 mantentze argitalpena azkar kaleratzea erabaki dugu.
Itzulpenetan eguneratze gutxi batzuk ere baditu.
zama-jaisteko orrian bertsio berri honen GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOS-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.
Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny