Jauzi edukira

GCompris 26.0 argitaratzea

Asteartea, 2026(e)ko otsailak 3  |  GCompris

gcompris 26.0

Gaurkoan GCompris 26.0 bertsioa argitaratzen dugu.

Irakasleentzako gure tresna osagarriaren aurreneko bertsio ofiziala ere kaleratzen dugu: GCompris-teachers! Ikastetxeak orrialdean honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Bertsio berri honek 197 jarduera ditu, 2 berri haien artean:

  • "Marrazteko gurpilak"\ hortz dun gurpil batean biratzen duen engranaje bat erabiliz marrazteko jarduera bat da.
  • "Aukera anitzeko galderak" MCQ jarduera bat da. Jakizu jarduera hau era lehenetsian ezkutuan dagoela. GCompris-teachers-etik harentzako datu-multzo batzuk bidali ondoren ikusgai jartzen da.

Jarduera askotan akats konponketak eta hainbat jardueratan hobekuntzak ere baditu.

Bi hizkuntza gehiagorako itzulpenak kaleratzen ditugu: Kannada eta tamilera.

Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Hebreera
  • Kroaziera
  • Italiera
  • Lituaniera
  • Letoniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Esloveniera
  • Albaniera
  • Suediera
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntzatan ere, hein batean, itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%87)
  • Bielorrusiera (%83)
  • Txekiera (%98)
  • Alemana (%92)
  • EBko ingelesa (%96)
  • Esperantoa (%96)
  • Estoniera (%86)
  • Finlandiera (%91)
  • Galiziera (%97)
  • Hungariera (%97)
  • Indonesiera (%98)
  • Georgiera (%88)
  • Kannada (%85)
  • Mazedoniera (%81)
  • Norvegiera Nynorsk (%89)
  • Portugesa (%85)
  • Errumaniera (%97)
  • Errusiera (%97)
  • Sanskritoa (%97)
  • Eslovakiera (%78)
  • Swahilia (%88)
  • Tamilera (%84)
  • Txinera tradizionala (%85)

zama-jaisteko orrialdean bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, eta Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztioi,
Timothée eta Johnny