Plasma 6.6
Plasma 6.6k zure egunerokoa ahalik eta errazen egiten du, unibertso ezaguneko mahaigain moldakorrena bihurtu duten malgutasuna eta ezaugarriak galdu gabe.
Helburu hori gogoan, Plasmaren erabilerraztasuna eta irisgarritasuna hobetu ditugu, eta ezaugarri praktiko berriak gehitu ditugu.
Ezagutu zer dagoen berri eta nola erabili beheko (ia erabat ikusizkoa den) gidan:
Nabarmentzekoak
Pantailako teklatua
Gure pantailako teklatu berri eta hobetu honekin gozatu
Spectacle-ren testu-ezagutza
Pantaila-argazkietatik testua atera Spectacle-ekin
Plasma Setup
Sortu erabiltzaile-kontu bat sistema-eragilea instalatu ondoren
Ezaugarri berriak
Ingurunearen itxura eta izaera neurrira egokitzea gustuko dutenek, orain, egun duten ezarpena gai global berri bihurtu dezakete! Neurrira egindako gai global berri hau eguneko eta gaueko gaien artean aldatzeko funtzionalitaterako erabil daiteke.

Aplikazioen itxura modu sotilagoan aldatzeko modua, marko guztien kolorearen intentsitatea aldatzea da:

Emojien azal-tonua errazago aukeratu (Meta+.) azal-tonu hautatzaile berriari esker.
Plasma 6.6ren helburu nagusietako bat ohiko lan-fluxuak bizkortzea izan da. Beraz, sistemak kamara bat badu, Wi-Fi sare batera azkar konekta zaitezke haren QR kodea eskaneatuta:
Kokatu saguaren erakuslea ataza-barran, soinua jotzen ari den edozein aplikazioren ikonoaren gainean, eta kiribildu bolumena doitzeko:
Eta klik bat aurreztu Leiho-zerrenda trepetan Ireki gainetik igarotzean gaituz. Uneko mahaigainean edo jardueran ez dauden leihoak iragazteko aukera ere baduzu:
Alt tekla sakatuta eutsi, eta egin klik bikoitza mahaigaineko fitxategi edo karpeta batean haren propietateak irekitzeko:
Irisgarritasuna
Guztiok Plasma erabili eta gozatu ahal izan dezagun, irisgarritasuna arlo guztietan nabarmen hobetu dugu.
Kolore-itsutasuna baduzu, begiratu Sistema-ezarpenetako Irisgarritasuna orrialdean, Kolore-itsutasunaren zuzenketa. Plasma 6.6k gris-eskalako iragazki berri bat gehitzen du, eta guztira lau iragazki dira kolore-itsutasun mota ezberdinak kontuan hartzen dituztenak:
Ikusmen-urritasuna duenentzako hobekuntzen arloan jarraituz, Zoom eta lupa eginbideak jarraipen-modu berri bat jaso du; modu horrek saguaren erakuslea beti pantailan erdiratuta mantentzen du. Horrela, guztira lau modu ditu:
Gainera, Waylanden "Tekla motelak" funtziorako euskarria gehitu dugu, baita irisgarritasuneko "Mugimendu murriztua" ezarpen estandarra ere.
Pantaila-argazkiak eta pantaila-grabazioa
Irisgarritasunaz ari garela, Spectacle-k, orain, eskaneatutako irudietako testua ezagutu eta atera dezake. Horrek, besteak beste, ikusmen-urritasuna duten erabiltzaileentzako ordezko (alt) testuak erraz idaztea errazten du:
Pantaila-grabazio batetik leihoak iragazteko aukera ere baduzu, leihoen titulu-barran eskuineko klik egitean agertzen den laster-menuko aukera berezi bat hautatuta:
Alegiazko teklatua
Plasma 6.6k pantailako teklatu berri bat dakar! Eman ongietorria Plasma teklatu berritzaileari:
Plasma Setup
Plasman exekutatzen den lehen morroi berria da Plasma Setup , eta erabiltzaile-kontuak instalazio-prozesutik aparte sortu eta konfiguratzen ditu.
Plasma Setup erabilita, sistema-eragilea instalatzeko eta diskoa partiziotan banatzeko prozesu teknikoak erabiltzaileari begirako urratsetatik bereizita kudeatu daitezke; hala nola kontu bat ezartzea, sare batera konektatzea eta abar. Horri esker besteak beste erabilera-kasu garrantzitsu hauek errazten dira:
- Gailuetan Plasma aurrez instalatuta bidaltzen duten enpresak
- Bizitza berria emateko, ordenagailuak Plasmarekin zaharberritzen dituzten enpresak edo karitate-erakundeak
- Plasma duen ordenagailu bat oparitzea edo saltzea, jabe berriari aurreko jabearen datuetara sarbiderik eman gabe
Baina hori ez da guztia…
Plasma 6.6 berrikuntza eta hobekuntzaz beteta dator, besteak beste:
- Alegiazko mahaigainak pantaila nagusian bakarrik izateko aukera
- Plasmarako aukerako saio-kudeatzaile berri bat
- Ingurune-argi sentsoreak dituzten gailuetan, aukerako distira automatikoki doitzea
- Joko-aginteak sarrera-gailu arrunt gisa erabiltzeko aukerako euskarria
- Letra-tipoak Discover software-gunetik instalatzeko aukera, bateragarriak diren sistema-eragileetan
- Prozesuen lehentasuna hautatzeko aukera Sistema-begiralean
- Web-arakatzailea eta Audioaren bolumena trepeta autonomoen leihoak irekita iltzatu daitezke
- USB sarbide-eskaeretarako euskarria eta beste baimen-eskaera batzuen itxura berritua
- Animazio leunagoak freskatze-maiztasun handiko pantailetan
Aldaketen zerrenda osoa ikusteko, behatu Plasma 6.6ren aldaketa-egunkari osoa.
Björn Balazsen oroimenez
Irailean, Björn Balazs gure lagun ona galdu genuen minbiziaren eraginez.
Kolaboratzaile aktibo eta sutsua izanik, larriki gaixo zegoen arren, bere Privact proiekturako bilerak ohetik egiten jarraitu zuen Akademy 2025ean.
Bere ustez jendeak merezi duen pribatutasuna eta teknologiaren gaineko kontrola lortzen laguntzeko zuen grinak sortzen ditu FLOSSeko legendak.
Björn, zure falta biziki sentitzen dugu eta kaleratze hau zuri eskainia dago.
